Ezohiko hiruhilekoaren emaitza emankorra

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko eka. 3a, 12:30

Aste Santuko oporren ostean, ikasleak talde kooperatibotan bilduta proiektuak lantzen hasi ziren eta iritsi da egindako lana erakutsi eta ikasleek sortu dituzten siteez gozatzeko unea.

Orioko Herri Ikastolako gelak hutsik daude, baina Ikastola ez dago egonean. DBHko irakasle eta ikasleak konfinamenduko lehen egunetik konektatu dira egunean lau orduz ikasgaietan aurrera egin eta jarduerak burutzeko. Baina gauza jakina da ordenagailuaren aurrean lan egitea eta gelan egotea ez dela gauza bera, ez irakaslearentzat ezta ikaslearentzat ere. Horregatik, Aste Santuko oporren ostean, ikasleak talde kooperatibotan bilduta proiektuak lantzen hasi ziren eta iritsi da egindako lana erakutsi eta ikasleek sortu dituzten siteez gozatzeko unea.

DBH1 eta DBh2ko ikasleen siteak oriotarrentzat 

DBHko lehen bi mailetako ikasleen siteen helburua izan da oriotarrentzat interesgarriak izan daitezkeen edukiak eta jolasak sortzea. Egindako lan bikainak ikusi nahi? Sartu, ikusi eta ikasi!

Orioko jolasordua (DBH1 AC)

Orio elkarrekin (DBH1 BC)

Orio (DBH2 AC)

Orio Site Proiektua (DBH2 BC)

 

DBH3 eta DBH4ko ikasleen lana atzerriko ikasleentzat

Ikastolako azken bi urteetako ikasleek, berriz, atzerriko ikasleei zuzendutako siteak sortu dituzte. Horregatik, bertan agertzen den informazio gehiena gazteleraz, ingelesez eta frantsesez sortu dute ikasleek. Sartu, sartu, hemen ere izango duzu eta zer ikusi eta zer ikasia! 

Site proiektua_ Eskoziarrak (DBH3 AC)

Eskoziarrekin harremanetan (DBH3 BC)

Site proiektua Covid-19 garaian (DBH4)

 

Bide batez, proiektu hauek gauzatzen lanean jardun duten ikasle eta irakasle guztiak zoriondu nahi ditugu egindako lan bikainagatik!

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide