KOMUNITATEA

Euskhitz taldeak ikasturteko lehen bilera egin du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

LH5-6 eta DBH1etik 4ra arteko geletako ordezkari banak osatzen dute Euskhitz taldea. Taldearen helburuak euskararen normalizazioa eta euskararen erabilera indartzea eta kalitatea sustatzea dira. Horretarako, hainbat ekimen burutzen dituzte ikasturtean zehar.

 

Gaurko bilera ordezkariak elkar ezagutzeko eta Euskararen eguna antolatzeko izan da gehienbat. Proposamen mordoa jaso dute, bilera emankorra izan da. Orain bakoitzak bere gelara eramango du gaur jasotakoa eta laister elkartuko dira berriz ere jasotako proposamen guztiak mahai gainean jartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide