Orioko Ikastolako DBHko ikasleak Pau eta Toulouosen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko mar. 27a, 10:07

Urriaren erdialdera Pau eta Toulouseko (okzitanieraz Tolosa) ikasleak etorri ziren Orioko Ikastolara, DBHn frantsesa ikasten ari diren ikasleekin elkartrukea egitera. Oraingoan Ikastolako ikasleak joan dira Pau eta Toulousera.

Ikastolako ikasleei Pau eta Toulouse erakutsi diete bertako ikasleek, hiri handiak dira Oriorekin alderatuta. Lehenengo urtea da Orioko Herri Ikastolako ikasle eta Pau-Toulouseko Calandreta ikastetxeko ikasleen artean elkartrukea antolatzen dela. Helburua da Orioko Herri Ikastolako ikasleek frantsesez mintzapraktika egiteko aukera izatea, eta Calandretako ikasleek gaztelaniaz. Horrez gain, bi hiri-herrien arteko kultura, tokiak, ohiturak ezagutu eta harremanak egitea ere lortu nahi dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide