Proposamen guzti horietatik, organo erabakitzaileak 10 izenen artean hautaketa egitea erabaki du. Beraz, azaroaren 28a arteko epea izango dute herritarrek 10 aukera hauetatik ikastolako Zuhaitz -igelaren izena bozkatzeko. KLIKATU HEMEN ETA BOZKATU!
Animatu eta parte hartu!
Hegoaldeko zuhaitz-igela
Hegoaldeko zuhaitz-igela Orioko harribitxietako bat da. Duela hiru urte iritsi zen Ikastolara eta herrian sustraitu, lagun berriak egin, euskara ikasi eta mundura irekitzeko irrika betean jarraitzen du. Gorputz txikitxo berde argikoa, begiak marra beltz batek estalia, ez da erraza ikusten, zuhaitz zein sastraka trinkoetan ematen baitu denbora. Entzun, berriz, urrutitik entzuten da maiatza inguruko gau euritsuetan, arrak emea kantuz erakartzen duenean. Bentosa antzeko behatz-puntak ditu, eta haiei esker gai da zuhaitzak eta hormak igotzeko, baita kristaletan itsasteko ere! Hegoaldeko zuhaitz-igela Afrikako iparraldean, Penintsulako hego-mendebaldean eta Frantziako hegoaldean bizi da. Orio eta Igeldo artean, berriz, populazio txiki-txiki bat mantentzen da. Hain txikia izanik, Euskal Herriko animaliarik mehatxatuenen artean dago katalogatuta. Guztion lana da igel honek gure ondorengoen gauak ere alai ditzan bermatzea. Orio gara!