Bergara saskibaloi taldea bigarren, abilezia jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Matx

Galdetegi azkarrean, bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan berriz, lau saskiratze lortuta, bigarren postua hartu dute sailkapenean. Galdera kateatuetan azkenik, espero gabeko galderak egin dizkiote elkarri. 

Kirol kluben denboraldi gehienak amaituta badaude ere, Matx desafioaren hirugarren faseari hainbat jardunaldi gelditzen zaizkio oraindik. Eta astetik astera, sailkapenak estutzen ari dira. Esaterako, asteon protagonista izan den Bergara saskibaloiko lagunek lan bikaina egin dute. Abilezia jokoan, lider dagoen Toloboleiren marka berdinduz, bigarren postuan kokatu baitira sailkapenean. 

Azkoititik Bergarara mugitu da kirol kluben arteko Matx desafioa. Pasa den astean Anaitasunako futbolarien lana ikusi ostean, oraingoan, Bergarako senior mailako saskibaloi taldeko gizonen txanda izan da. Galdetegi azkarrean, bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan berriz, lau saskiratze lortuta, bigarren postua hartu dute sailkapenean. Galdera kateatuetan azkenik, espero gabeko galderak egin dizkiote elkarri. 

Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide