Bigarren kokatu da Elgoibar saskibaloi taldea abilezia jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Matx

Elgoibarko Modelos Moldeberri taldearen partida bat. (Barren)

Maila polita eta ondo pasatzeko nahia erakutsi dute Elgoibarko Modelos Moldeberri taldeko saskibaloi jokalariek.

Urnieta futbol taldeko nesken erreleboa hartu dute asteon, Elgoibarko Modelos Moldeberri saskibaloi taldeko mutilek. Kirol kluben arteko Matx desafioak planteaturiko jokoetan lehiatu dira eta, abilezia jokoan, bigarren postua hartu dute sailkapen orokorrean. 

Maila polita eta ondo pasatzeko nahia erakutsi dute Elgoibarko Modelos Moldeberri taldeko saskibaloi jokalariek. Galdetegi azkarrean, kosta egin zaie. Galdera bakarra asmatuz, baitute. Abilezia jokoan berriz, oso bestelako maila erakutsi dute. Izan ere, hiru saskiratzerekin, Tolosarren atzetik kokatu dira sailkapen nagusian. Galdera kateatuetan azkenik, momentu oso dibertigarriak utzi dizkigute. 

Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide