Indar handiz sartu dira Urnieta K.E. futbolariak kirol kluben arteko Matx desafiora. Galdetegi azkarrean orain arteko markarik onenarekin, sailkapeneko lidergoan jarri baitira. Asteburuan gainera, kopako finala jokatuko dute.
Kopako finala buruan dutela aritu dira asteon Urnieta futbol taldeko neskak Matx desafioan. Seniorren Gorengo mailako taldea izan da sare sozialaren erronkan aritu dena eta, orokorrean, maila oso ona erakutsi dute planteatu zaizkien joko guztietan.
Galdetegi azkarrean hiru punturekin, sailkapeneko lehen postuan jarri dira. Abilezia jokoan berriz, bi puntu eskuratuta, Tolosarren atzetik kokatu dira. Eta galdera kateatuetan, garbi gelditu da kopako finala burutik kendu ezinean dabiltzala.
Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke.