Kirol kluben Matx desafioaren bosgarren jardunaldia Gipuzkoako kostara iritsi da, Elgoibar futbol taldeko neskek Pulpo eskubaloi klubeko ordezkariei pasa baitiete lekukoa aste honetan.
Gainontzeko taldeek bezala, Matxek proposatutako hiru jolasetan murgilduta ibili dira Pulpo eskubaloi taldeko gizonezkoak. Galdetegi azkarrean bi puntu lortuta, sailkapeneko hirugarren postuan kokatu dira. Abilezia jokoan, berriz, lehiakortasun handiagoa bilatu dute. Izan ere, begiak estalita langa birritan jotzea lortu badute ere, momentuz, joko horretako azken sailkatua da Zumaiako taldea.
Gogoratu, astero Gipuzkoako talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan, galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa, eta ostegunetan, galdera kateatuak erakusten ditu Matxek. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Zein talde izango da hurrena?