Umorea eta kalitatea nagusi, Elgoibarko emakumeen futbol taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko mar. 14a, 12:00

Aste honetan, Elgoibarko emakumeen futbol talde nagusia batu da erronkara. Nahiz eta ez ibili fin, umoretik hartu dute desafioa.

Kirol kluben Matx desafioko laugarren jardunaldia amaituta, sailkapenek bere horretan jarraitzen dute, bai behintzat lehen postuei dagokionean. Izan ere, galdetegi azkarrean Soraluzeko palistek segitzen dute lidergoan eta abilezia jokoan, inor ez da Tolosa saskibaloi taldeko gizonen markara iristeko gai izan. Aste honetan, Elgoibarko emakumeen futbol talde nagusia batu da erronkara. 

Gustura ibili dira Haundiko emakumeak Matx desafioan. Galdetegi azkarrean bakarra asmatu arren, umoretsu ikusi ditugu. Abilezia jokoan, berriz, maila ederra erakutsi dute. Hiru puntu lortuta, Iruki TAKEren ondoren kokatu dira sailkapen nagusian. 

Gogoratu, astero Gipuzkoako talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena? 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide