Pasa den astean hasi zuen Matx-ek kirol klubekin egiten duen desafioaren bigarren fasea. TAKE Tolosakoen debuta ikusi ostean, Soraluzeko palistak batu dira bigarren jardunaldian erronkara. Galdetegi azkarrean lidergoa hartu dute soraluzetarrek.
Indartsu sartu dira Soraluzeko palistak kirol kluben arteko Matx desafioan. Galdetegi azkarrean planteatu zaizkien galdera guztiak asmatuta, sendo jarri dira lider sailkapen orokorrean. Abilezia jokoan, berriz, bi puntu lortuta, tolosarren atzetik kokatu dira.
Gogoratu, astero herrialdeko talde berri bat batuko dela Matx desafiora. Astearteetan, galdetegi azkarra, asteazkenetan, abilezia jokoa, eta ostegunetan, galdera kateatuak erakutsiko ditu Matxek. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Zein talde izango da hurrengoa?