Programa bat kendu eta bestea jarri. Eguneroko kontua gaur egungo telebistagintzan. Bereziki audientzia lehian sartuta dauden kanal pribatuetan. Ez hainbeste publikoetan. Ala bai? Urtzi Urkizuk gaurko Berrian argitaratutako artikuluan dio Egunon Euskadi ETB1etik ETB2ra pasako dutela urte berriarekin batera. Eta gogorarazten digu EITBeko zuzendaritza orokorraren apostuetako bat izan dela albistegi hori eta, orokorrean, euskarazko eskaintzari […]