Karela Festa aurrera eramateko bai materialak, giza baliabideak baita antolakuntzarako erreztasunak eskaini dituzten antolatzaile eta babesleak egongo dira prentsaurrekoan: BPXport Kirol Zerbitzuak, Orioko Udala, Caixabank Obra Soziala eta Ikasfit.
Jarduera irailaren 17ko arratsaldean izango da eta jaialdi solidario honen helburua, kirola ardatza hartuta, publiko guztien –helduak, gazteak, haurrak....– parte hartzea eta ondo pasatzea da, horren bitartez egoera larrian dauden errefuxiatuei laguntza helaraziz.
Triatlon Indoor txapelketa herrikoia, haurrentzako eskalada, Jumpfit eta JumpKids erakustaldiak, Spinning saioak, uretako puzgarriak, jolasak eta tailerrak, zozketak, etabar eskainiko dira egun horretan. Izen-emateak irailak 6tik aurrera egin daitezke.
Ekitaldea iristen den bitartean ere laguntzeko aukera dago errifa solidarioa erosiz –1€ boleto bakoitza–, herriko denda eta kirol klub ezagunen opari ugari zozketatuko direlarik. Errifarekin biltzen den guztia Hotz Zarautzi emango zaio, era berean.
Boletoak Orioko Karela kiroldegian eta Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian egongo dira salgai, besteak beste, eta zozketa irailak 17an bertan egingo da, 19:00tan.
Karela Festan ateratako diru guztia Hotz Zarautz elkartearen bitartez errefuxiatuentzako izango da. Hotz Zarautz Gobernuz Kanpoko Elkartearen xedea pertsona errefuxiatuak eta beraien eskubideen alde lan egitea da.
Informazio gehiagorako eta izenemateak egiteko:
- Karela Kiroldegia
- 943 89 44 28
- solidario@bpxport.es