Kiroldegiko Itxiera Teknikoa

Erabiltzailearen aurpegia KarelaKiroldegiaBPX 2016ko abu. 18a, 16:08

Urtero bezala, Karela Kiroldegiko Itxiera Teknikoa egingo da datozen bi asteetan

Urteroko lan teknikoak direla eta, Karela Kiroldegia abuztuaren 22tik irailaren 4a arte itxita egongo da, biak barne. Irailaren 5ean berriro zabalduko dira ateak, ikasturte berriari ekiteko.

Itxiera teknikoan igerilekuko pareten konponketa txikiak, Legionellaren aurkako neurriak, gimnasioko makinen doiketa, margo-lanak eta garbiketa sakona egingo dira, besteak beste.

Gogorarazi nahi diegu Karelako bazkideei bazkide txartelarekin BPXport enpresak kudeatutako beste instalakuntza batzuk doan erabili ditzaketela, Karelako bazkide txartela aurkeztuta. Ondorengo instalakuntzak dira: LEZOko Kiroldegia eta Igerilekuak, ELORRIOko Kiroldegia, LODOSAko Kiroldegia eta EZKABARTEKO Kiroldegia.

Barkatu eragozpenak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide