UDA KIROLDEGIAN: Izen emate epea Ekainaren 19an bukatzen da!!

Erabiltzailearen aurpegia Karela kiroldegia

UDAko eskaintzaren izen emate epea 19an bukatzen da, datorren ostiralean. Argi ibili eta ez gelditu uda osasuntsu eta dibertigarri bat izan gabe.

 

Haur eta helduentzat dugu eskaintza:

UDA SASOIAN: 09:30-12:30 ordutegi jarraiak, iharduera anitzekin! Hondartza, eskalada, puzgarriak, tenisa, futbola, eskulanak... Kirola eta dibertsioa ziurtatuta dute!

UDA KANPAINA: Udalaren eskutik iharduera ezberdinak ordutegi ezberdinetan: Padela, arraunketa, saskibaloia, futbola, jolasak, eskulanak, etabar!

UDA HELDUAK: Aerobik, Pilates, Zumba, Total training... 

Danak hamabostaldika antolatu dira, bakoitzaren opor eta beharrei egokitzeko asmoz.

 

Animatu!! +INFO 943894428

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide