Aurtengo berrikuntza bezala, pazko asteko opor egunetan (apirilak 7,8,9 eta 10ean, hain zuzen) Karela Kiroldegian haurrentzako goizpasa bikaina egiteko aukera eskaintzen dugu. Adinaren arabera, eskulanak, jolas eta multikirola, piszinako jolasak edota padela egiteko aukera izango dute haurrek. Goizeko 9:30tan hasiko dira iharduerak eta 12:30ak arte iharduera ezberdinak burutuko dituzte. Informazio gehiago nahi izan ezkero 943894428 telefonoan argituko dituzte.
Animatu umeak opor egunetan kirola egitera!!