Zubietako erraustegia geratzeko mobilizatzera deitu dute larunbatean, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Irriparra berreskuratu!!

Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideak, Donostiako Kontxa hondartzan egindako agerraldian. (Noaua)

Ez erre etorkizuna aldarripean, erraustegia gelditzeko giza katea egingo dute igandean, Kontxan. 

Ez erre etorkizuna. Erraustegia gelditu lelopean, giza katera batzeko deia egin du Errausketaren Aurkako Mugimenduak igandean, irailaren 13an. Goizeko 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik Kontxako hondartzarantz, eta bertan egingo dute mobilizazioa, hiriburuko estropaden bigarren eta azken jardunaldi egunean, hain zuzen.

LAB, ELA, CCOO, ESK, EH Bildu, Elkarrekin, Berdeak Equo, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Donostia Bizirik eragileen babesa jaso du deialdiak. "Gure protesta azalduko dugu Zubietako erraustegia oraindik martxan dagoelako eta erraustegi toxiko, garesti eta alferrikako hori gelditzea eskatuko dugu", berri eman dute deitzaileek, astearte honetan, irailaren 8an, giza katea iragartzeko mobilizazioaren eremuan bertan eginiko agerraldian. "Gure ekintza bakoitzak balio du edo gauzak hobetzeko edo okerragotzeko. Agintariei exijitu hondakinen kudeaketa onak ezarri eta Zubietako erraustegia gelditzea".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide