Amagoia Iribarrek irabazi du Lasarte-Oriako kros herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Amagoia Iribar, Azkoitian jokatutako lasterketa batean. (Aitziber Arzallus)

Gaur 10:30ean jokatu da XXIX. Lasarte-Oria Bai! lasterketa, eta korrikalari oriotarra izan da txapelduna, 00.37.47 denborarekin.

Ostadar S.K.T kirol taldeak antolatutako 10 kilometroko Lasarte-Oriako kros herrikoiaren hogeita bederatzigarren jardunaldia ospatu da gaur goizean. Eguraldia lagun, milatik gora korrikalarik parte hartu dute, Geltoki kalean hasi eta Okendo enparantzan amaitu den lasterketan. Horien artean, Amagoia Iribar korrikalari oriotarra izan da nagusi, 00.37.47 denborarekin. 

Bestalde, Orioko Kamel Zianni atletismo taldeko hainbat korrikalarik parte hartu dute Lasarteko proban. Horien artean, azpimarratzekoa da Jokin Bellidok eta Alaitz Lizasok egindako lasterketa. Izan ere, Bellido laugarren postuan geratu da, senior mailan, 00.32.05 denborarekin eta Lizaso, berriz, hirugarren izan da, beteranoen mailan, 00.44.29 denborarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide