Itxaso eta Eva Manzanas hirugarren sailkatu dira Euskadiko Senior Judo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Itxaso Manzanas atzo, Euskadiko Judo Txapelketan. (Idoia San Sebastian)

Atzo, larunbata, Urnietan (Gipuzkoa) jokatu zen Euskadiko Senior Judo Txapelketa, eta Zarauzko Lizardi Klubeko Itxaso eta Eva Manzanas judoka oriotarrek emaitza politak lortu zituzten.

Euskadiko Senior Judo Txapelketa jokatu zuten atzo, larunbata, Urnietako (Gipuzkoa) kiroldegian. Itxaso Manzanas judoka oriotarra 48 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, eta hirugarren postua lortu zuen, brontzezko domina eskuratuz. Bere ahizpa Evak ere hirugarren egin zuen, 52 kiloz azpiko kategorian, honek ere brontzezko domina lortu zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide