Astiriko XX. Mendi Lasterketa 2026ko uztailaren 19an (igandean) izan zen. Astiriko plazan hasi eta amaitutako ibilbide zirkularrak 12 kilometro eta +745 metroko desnibela izan zituen eta Aizeleku eta Otañu mendietatik igaro zen. Proba Goierri Kopa traileko egutegiaren barne zegoen eta gehienez 220 korrikalarik parte hartu zuten. Horien artean Rebollo atleta oriotarra zegoen. Honek esandakoaren arabera, "lasterketa gogorra izan zen, hezetasun haundia zegoelako eta sargori". Hala eta guztiz ere, Rebollok lasterketa amaitu zuen, 1h35' denborarekin eta gizonezkoen absoluto kategorian ehun eta hamahirugarren geratu zen.