Azkue, Parada eta Agirrezabal lehiatu dira asteburuan 20 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko uztailaren 21a

Ezkerretik hasita, Naroa Azkue, Irati Agirrezabal, Kamel Ziani eta Lucia Parada.

Asteburu honetan jokatu da 20 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketa, Albaceteko Unibertsitateko pista irekian. 2007 eta 2008 urteetan jaiotako 830 atleta bertaratu dira, 414 emakumezkoak eta 416 gizonezkoak, hain zuzen ere. Horien artean, Kamel Ziani atletismo taldeko Lucia Parada, Naroa Azkue eta Irati Agirrezabal izan ditugu protagonista. 

Asteburu honetan jokatu da Albaceten (Espainia) 20 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketa. Probak  Albaceteko Unibertsitateko pista irekian izan dira. Probak larunbatean goizeko 9:00etan hasi eta igandean 21:30ean amaitu dira.Txapelketak estatu mailako atleta hoberenak elkartu ditu Albaceten. Guztira, 830 atleta izan dira. 

Horien artean, Kamel Ziani atletismo klubeko Lucia Paradak, Irati Agirrezabalek eta Naroa Azkuek parte hartu dute. Paradak 400 metroko finalderdia egin zuen larunbatean, 12:25ean, 57,43 denborarekin eta hamabigarren postua lortu zuen. Hamar minutu geroago, hau da, 12:35ean, Agirrezabalek parte hartu zuen 400 metroko beste finalaurrekoan, 1.04,46 denbora eginez, eta sailkapen orokorrean hogeita hirugarren geratuz.  Eta azkenik, Azkuek 400 metro hesi lasterketa egin zuen larunbat arratsaldean, finalerdia, honek ere, 1.06,50 denborarekin, eta orotara hamazazpigarren sailkatu zen. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide