Rebollo Kluben arteko Espainiako Master Atletismo Txapelketan lehiatu da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Atletismo kluben arteko Espainiako Master Txapelketa jokatu da asteburu honetan A Coruñan. Lehenengo eta bigarren mailako elkarteek parte hartu dute bertan. Eta Alberto Rebollo korrikalari oriotarra izan dugu protagonista igandean jokatutako 2. mailako kluben arteko Txapelketan.

Asteburu honetan jokatu da  A Coruñan 2. mailako atletismo kluben arteko Espainiako Master Txapelketa. Probak A Coruñako unibertsitateko kampuseko  pista irekian izan dira, Elviñan.  Eta Alberto Rebollo atleta oriotarrak, Atletico Renteria klubaren izenean parte hartu du. Rebollok 14:36etan 4x100 metroko lasterketa egin zuen eta hamar minutu beranduago, hau da, 14:46etan 4x400 metroko distantzia. Korrikalari gogorra eta ausarta da Alberto.

Bestalde, sailkapen orokorrari dagokionez, Atletico Errenteria Kluba bosgarren tokian geratu da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide