Asteburu honetan jokatu da Caceresen (Espainia) 23 urtez azpiko 41. Espainiako Atletismo Txapelketa. Probak Extremaduraren Juntako Kirol Hirian izan dira, larunbat eta igandean. Guztira, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako 682 atleta elkartu dira, estatu mailako korrikalari hoberenak, hain zuen.
Horien artean, Xabat Elortza (Athletico San Sebastian) eta Sunhai Huegun (Kamel Ziani atletismo kluba) atleta oriotarrek parte hartu dute bertan. Elortzak 3.000 metroko oztopo finala egin zuen, 9:29.17 denborarekin, hamabigarren postuan geratuz. Huegunek, berriz, 800 metroko finalerdian parte hartu zuen eta 1:54.53 denbora egin zuen.