Bellido Tracksmith Twilight 5000 lasterketan izan da Londresen

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko uztailaren 12a

Jokin Bellido, ezkerretik hasita lehena, Tracksmith Twilight 5000 lasterketan.

Pasa den ostegunean, uztailaren 9an, Tracksmith Twilight 5000 lasterketa jokatu zen Londresen, eta Jokin Bellido korrikalari oriotarrak emaitza bikaina lortu zuen bertan. Hain zuzen ere, bere kategorian hamaikagarren geratu zen. 

Pasa den ostegunean, uztailaren 9an, Tracksmith Twilight 5000 lasterketa jokatu zen Londreseko Marathon Comunity Track izeneko pista irekian, Stradforden. Guztira, 5.000 metroko bederatzi lasterketa jokatu ziren non 313 korrikalariek parte hartu zuten. Eta horietako batean Kamel Ziani atletismo klubeko Jokin Bellido izan genuen protagonista. Bero handia egin arren, (31º) Bellidok lasterketa ona burutu zuen eta senior kategorian hamaikagarren geratu zen, 14:56.82 denborarekin. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide