Kamel Zianiko korrikalariek emaitza onak lortu dituzte Donostiako atletismo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko uztailaren 11

Djiara Ndao, Lucia Parada eta Ibai Agirrezabal, elastiko horiak soinean, gaur goizean Donostian jokatu den parte hartze libreko Atletismo Txapelketan.

Parte hartze libreko atletismo txapelketa jokatu da gaur goizean Donostian, eta Kamel Ziani atletismo klubeko korrikalariek emaitza bikainak lortu dituzte bertan.

Gaur, larunbata, Donostiako Anoeta estadioan parte hartze libreko atletismo txapelketa jokatu da, eta Kamel Ziani atletismo taldeko korrikalariek emaitza bikainak lortu dituzte bertan. Djiara Ndaok, esaterako, lehenengo postua lortu du 100 metroko lasterketan 12.57 denborarekin, bere marka pertsonala hobetuz.

Ibai Aguirrezabalek, berriz, 100 metroko lasterketan parte hartu du, eta 11.31 denborarekin, proba irabazi du. Ondoren, Aguirrezabalek 200 metroko lasterketa egin du, eta 22.07 denborarekin bosgarren geratu da. Azkenik, Lucia Paradak 200 metroko lasterketan parte hartu du, eta 25:74 denborarekin, honek ere bosgarren egin du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide