Rebollo seigarren Ordiziako Nazioarteko Atletismo Topaketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko uztailaren 7a

Larunbat honetan, uztailaren 4ean jokatu da Ordiziako Nazioarteko Jose Antonio Peña meeting-a Ordiziako Altamira estadioan eta Alberto Rebollo atleta oriotarra seigarren sailkatu da 100 metroko lasterketan, 14"43 denborarekin.

Alberto Rebollo, Kemen Kirol Elkarteko korrikalariak larunbatean parte hartu zuen Ordiziako hamargarren kirol topaketan, 100 metroko kirol egokituko proban, 14"43 denbora eginez eta seigarren postua lortuz.  Lasterketa polita burutu zuen Rebollok nazioarteko eta estatu mailako aurkarien kontra eta pozik azaldu da lortutako emaitzarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide