Asteburu honetan, uztailaren 4 eta 5ean jokatu da 18 urtez azpiko aire libreko Espainiako Atletismo Txapelketako hirurogeita hamalaugarren jardunaldia. Probak atletismoko Gaeta Huguet pista irekian izan dira, Castellonen (Herrialde Katalanak). Eta Kamel Ziani atletismo taldeko Djiara Ndao korrikalaria hirugarren izan da, 400 metroko lasterketako finalaurrekoan, 58.02 denbora eginez. Nahiz eta lasterketa bikaina egin, oraingoan, Ndaok ezin izan du igandeko finalean parte hartu, finalaurreko bi lehenengo denborarik onenak lortu dituzten atletak soilik sailkatzen zirelako finala jokatzeko eta Djiara hirugarren geratu baitzen.
Bestalde, azpimarratzekoa da Ndaok aurtengo denboraldian egindako lana. Izan ere, Espainiako Atletimo Txapelketan parte hartzeko, lehenik eta behin, gutxieneko denbora lortu behar da. Eta Djiararen marka pertsonal onena, 400 metroko distantzian, 57.03 denez, Espainiako Txapelketan egoteko oinarrizko baldintza aise bete duela esan behar dugu.