Rebollo laugarren Atletismo Egokituko Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Pasa den asteburuan, ekainaren 27an eta 28an, jokatu zen Atletismo Kluben arteko Espainiako Txapelketa Absolutua, desgaitasuna duten pertsonentzat. Probak Fermin Cacho kiroldegiko atletismoko pistan, Fuenlabradan, Madrilen, izan ziren eta Alberto Rebollo korrikalari oriotarra laugarren sailkatu zen, 100, 200 eta 400 metroko distantzietan.

Alberto Rebollo, Kemen Kirol Elkarteko atletak larunbat goizean hartu zuen parte 400 metroko proban, 1.08.90 denborarekin, laugarren postua lortuz. Arratsaldean, berriz, 100 metroko lasterketan, 14.67 marka egin zuen, sailkapen nagusian laugarren geratuz. Eta azkenik, igandean, goizez 200 metroko proban laugarren sailkatu zen, 29.63 denborarekin.

Bero handia egin arren, tenperatura 35 gradura iritsi baitzen, Rebollok Estatuko txapelketan maila handia erakutsi zuela azpimarratu behar da. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide