Aitor Iturraldek zilarrezko domina eskuratu du gaur goizean Madrilen jokatutako Espainiako Master 35 Atletismo Txapelketan. Master 35 mailako 800 metroko proban lasterketa bikaina egin du, 1:54.99ko denborarekin helmugaratuz eta bigarren postua lortuz.
Bestalde, Josu Solaberrietak larunbatean hartu zuen parte Master 45 mailako 400 metroko proban. 56.41eko marka egin zuen, eta sailkapen nagusian hamargarren postuan amaitu zuen.
Azkenik, Djiara Ndaok Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatu du gaur goizean Logroñon jokatutako autonomia erkidegoen arteko Espainiako Atletismo Txapelketan. 200 metroko proban zortzigarren sailkatu da, 25.66ko denborarekin.
Horrenbestez, beste asteburu bikain bat osatu dute Kamel Ziani Atletismo taldeko atletiek, maila handiko emaitzak lortuz Estatuko txapelketetan.