Solaberrieta, Iturralde eta Ndao izango dira lehian asteburu honetan Espainiako Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko ekainaren 26a

Kamel Zianni atletismo taldeko Josu Solaberrietak eta Aitor Iturraldek parte hartuko dute bihar eta igandean Madrilen jokatuko den Espainiako Master Atletismo Txapelketan. Djiara Ndao, berriz, Logroñon izango da, igandean jokatuko den autonomia erkidegoen arteko Espainiako Atletismo Txapelketan.

Asteburu honetan jokatuko da Vallehermoso estadioko pista irekian, Madrilen, Espainiako Master Atletismo Txapelketa, eta Josu Solaberrietak larunbatean, 400 metroko lasterketan parte hartuko du. Aitor Iturralde izango dugu protagonista, berriz, igandean jokatuko den 800 metroko lasterketan.

Bestalde, Kamel Zianni atletismo taldeko Djiara Ndao korrikalaria, Euskadiko Atletismo Federazioaren izenean, igandean, Logroñon (Espainia) lehiatuko da 200 metroko lasterketan, 18 urtez azpiko kategorian, CTD Javier Adarraga atletismoko pista irekian jokatuko den autonomia erkidegoen arteko Espainiako Atletismo Txapelketan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide