Huegun txapeldun, Azkue bigarren eta Ndao hirugarren Absolutuen Gipuzkoako Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko ekainaren 22a

Larunbatean 15:30etik aurrera eta igandean 10:00etatik aurrera jokatu zen Absolutoen Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Arrasateko Mojategi kirolguneko pista irekian, eta Orioko Kamal Ziani Atletismo Klubeko korrikalariek emaitza bikainak lortu zituzten.

Asteburu honetan jokatu da Absolutoen Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Mojategiko  (Arrasate) pista irekian, eta Sunahi Huegunek irabazi du 800 metroko lasterketa, 1:51.92 denborarekin, bere marka pertsonala hobetuz, bide batez. Azpimarratzekoa da lasterketan Aitor Iturraldek hasierako 400 metrotan egindako erbiaren lana, ondoren erretiratuz. 

Bestalde, Naroa Azkuek zilarrezko domina lortu du 400 metro hesi lasterketan, 1:05.28 denbora eginez. Djiara Ndao, berriz, hirugarren izan da 400 metroko lasterketan 57.04 denborarekin, eta Lucia Parada bosgarren, 57.66 denborarekin. Gainera, Djiarak Realarekin parte hartu du 4x100 errelebo lasterketan, 48.43 denbora eginez eta  hirugarren postua bereganatuz. 

Bestetik, Xare Elortzak 1.500 metroko lasterketan parte hartu du 5:27.48 denborarekin, seigarren geratuz eta bere marka pertsonala gaindituz. Eta Julene Iturriotz bederatzigarren izan da 800 metroko distantzian, 2:30.14 denborarekin, honek ere,  bere marka pertsonala hobetuz. 

Azkenik, Josu Solaberrieta bosgarren izan da 400 metroko lasterketan, 56.47 denborarekin.

Beraz, berriro ere asteburu paregabea Orioko Kamel Ziani Atletismo Klubeko korrikalarientzat. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide