Zurriola hondartzan hasi eta bukatu eta Kontxa hondartzaren eta Urgull mendiaren ondotik igarotzen den bost kilometroko lasterketa herrikoian nagusitu zen larunbatean Jokin Bellido korrikalari oriotarra, 0:14:37 denborarekin, urrezko domina eskuratuz.
Halaber, emakumezkoen artean, Sara Agirre oriotarra hirugarren izan zen, 0:19:18 denbora eginez eta brontzezko domina lortuz.
Bestalde, azpimarratzekoa da Xare Elortza Rubio korrikalari oriotarraren parte-hartzea. Xarek lasterketa bikaina egin zuen, 0:19:50 denborarekin, nesken artean seigarren geratuz, guztira bostehun eta laurogeita bi korrikalarik parte hartu zutela kontuan izanik.
Azkenik, Aitor Rubiok 21:45ean Binter NightRun Donostia 10 Km lasterketan parte hartu zuen, bosgarren geratuz 45-54M kategorian, 0:34:20 denborarekin.
Beraz, berriro ere asteburu bikaina Kamel Ziani atletismo klubeko korrikalari gazteentzat.