Realeko neskak lehen mailara igo dira Djiara Ndao eta Lucia Parada oriotarren partaidetzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko ekainaren 6a

Espainiako kluben arteko bigarren mailako txapelketa jokatu zuten gaur zortzi Burgosen, eta Realeko neskek, 114 punturekin, lehenengo mailara igotzea lortu zuten. Korrikalarien artean Kamel Ziani atletismo taldeko Djiara Ndaok eta Lucia Paradak parte hartu zuten.

Realeko emakumezkoen taldea gailendu zen pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, Burgosen (Espainia), bigarren mailako kluben Espainiako Txapelketako A finalean, lehen mailara igotzea lortuz. Jardunaldi gogorra izan zen arren, Reala programako sei probatan nagusitu zen, hirutan bigarren izan zen eta beste hirutan hirugarren.

Oso proiektu gaztea eta ondo kudeatua izan da Realarea, eta bere helburu nagusia lortu duena, hau da, lehenengo mailara igotzea, guztira 114 puntu lortu baititu. Puntu horien artean, lau puntu Djiarak lortu ditu, 200 metroko lasterketan, 25.49 denborarekin, bosgarren sailkatuz. Beste lau puntu, berriz, Lucia Paradak lorturikoak izan dira 400 metroko lasterketan, 57,84 denborarekin, bosgarren postua bereganatuz. Zazpi puntu 4x100 errelebo lasterketan irabazi ziren, Djiararekin parte hartzearekin eta bigarren geratuz. Eta zortzi puntu 4x400 errelebo lasterketan lortu ziren  Lucia Paradaren parte hartzearekin eta lehengo postua eskuratuz,  bide batez. 

Bestalde, sailkapen orokorrari dagokionez, Reala lehenengo postuan geratu zen 114 punturekin. Atletismo Albacete bigarren izan zen (106 puntu), Ciudad de Lugones hirugarren (102 puntu), Club Atletismo Valladolid laugarren (100 puntu), Imaga FDR bosgarren (96 puntu), VA VIC seigarren (77 puntu), CA Tarragona zazpigarren (71 puntu) eta CA Elche Decathlon zortzigarren (56 puntu).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide