Alberto Rebollo txapeldun Euskadiko Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, Landako (Durango) kiroldegiko pista irekian jokatu zen Euskadiko Master M40 Atletismo Txapelketa, eta Tolosa C.F. klubeko Alberto Rebollo oriotarrak urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu zituen.

Pasa den larunbatean, arratsaldez, Landako (Durango) kiroldegiko pista irekian jokatu zen Euskadiko Master M40 Atletismo txapelketa, eta Alberto Rebollo atleta oriotarrak irabazi zuen 400 metroko lasterketa, 1´9´´33 denborarekin. 200 metroko lasterketan, berriz, bigarren geratu zen, 30´´47 denbora eginez eta azkenik, 100 metroko distantzia 14´´70 segundotan amaitu zuen, zilarrezko domina eskuratuz. 

Beraz, asteburu bikaina Tolosa C.F. klubeko korrikalari oriotarrarentzat. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide