Judoko Absolutuen Espainiako Superkopa jokatu zen larunbatean Olimpia (Jaca, Espainia) kiroldegian, 09:30etik 14:00etara. Itxaso Manzanas judoka oriotarra, 48 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, eta hirugarren postua lortu zuen, brontzezko domina eskuratuz. Eta bere ahizpa Eva bosgarren sailkatu zen, 52 kiloz azpiko kategorian.
Judoko absolutuen Espainiako Superkopa, Pirinioetako 42. trofeoaren eta, aldi berean, Jose Maria Lacasta Memorialaren barruan kokatzen da. Hamasei autonomia erkidegotako 150 judoka absolutu bildu ziren, Frantziako eta Andorrako nazioarteko judokez gain.