Aitor Iturralde txapeldun Euskadiko Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko maiatzaren 31

Atzo, larunbata, Landako (Durango) kiroldegiko pista irekian jokatu zen Euskadiko Master MAS 35 Atletismo Txapelketa, eta Kamel Ziani Atletismo Klubeko Aitor Iturraldek urrezko domina lortu zuen.

Atzo, larunbata, 15:30etik aurrera, Landako ( Durango) kiroldegiko pista irekian jokatu zen Euskadiko Master MAS 35 Atletismo Txapelketa, eta Aitor Iturraldek irabazi zuen 800 metroko lasterketa, 2:00.57 denborarekin.

Bestalde, pasa den larunbatean, maiatzaren 23an, Mojategiko pista irekian (Arrasate) parte hartze libreko probak izan ziren, eta Aitor Iturralde atleta oriotarrak 800 metroko lasterketan, Master MAS 35 kategorian, Espainiako urteko markarik hoberena egin zuen, 1:55:47 denborarekin. 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide