Xabat Elortza bigarren mailako gizonezkoen kluben arteko Espainiako Atletismo Txapelketan lehiatuko da Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Xabat Elortza.

Atletico San Sebastian atletismo taldeko korrikalari oriotarrak bihar, igandea, Madrilen, lehen mailara igotzeko jokatuko den kluben arteko Espainiako Txapelketan parte hartuko du.

Igande honetan, maiatzaren 31ean, 10:00etatik 13:45era, Madrilgo Vallehermoso estadioko pista irekian jokatuko da gizonezkoen atletismo kluben lehenengo mailara igotzeko fasea, A finala, hain zuzen. Eta Xabat Elortza atleta oriotarrak 3.000 metro oztopo lasterketan parte hartuko du Atletico San Sebastian atletismo klubarekin.

Aurkariak, besteak beste, CA Granollers, A.D Sprint, CA Elche Decathon, CA Torrent, Ciudad de Lugones, Colmenar Viejo eta CA Tarragona izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide