Igande honetan, maiatzaren 31n, Burgosen (Espainia) jokatuko da emakumezkoen atletismo kluben lehen mailara igotzeko fasea (A finala). Txapelketa San Amaroko Purificacion San Marta pistan izango da, 10:00etatik 13:45era, eta bigarren mailako zortzi taldetako korrikalariak elkartuko dira, lehen mailara igotzeko bi postuengatik borrokatzeko.
Parte hartuko duten taldeen artean, Donostiako Erreala dago, eta Djiara eta Lucia elkarte horren izenean lehiatuko dira. Djiarak 200 metro eta 4x100 errelebo lasterketetan parte hartuko du. Luciak, berriz, 400 metro eta 4x400 errelebo probak egingo ditu.
Aurkariak, besteak beste, Ciudad de Lugones, CA VAlladolid, CA Tarragona, Image FDR, Atletismo Albacete, CA Elche Decathlon eta CA Vic izango dira.