Atzo, larunbata, egun osoan zehar jokatu zuten 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Atletismo Txapelketa Gasteizko Mendizorrotzako pista irekian, eta Kamal Ziani Atletismo taldeko korrikalariek emaitza bikainak lortu zituzten.
Djiara Ndaok irabazi zuen Euskadiko Atletismo Txapelketa, 200 metroko distantzian, hemezortzi urtez azpiko kategorian, 25.21eko denbora eginez eta bide batez, bere marka pertsonala hobetuz. Gainera, Espainiako Atletismo Txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora lortu du.
Naroa Azcue, berriz, higugarren izan zen 400 metro hesiko distantzian, 20 urtez azpiko kategorian, 1:04.90 denborarekin, bere marka pertsonala hobetuz eta Espainiako Atletismo Txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora lortuz.
Bestalde, Xare Elortzak 2000 metro oztopo lasterketan parte hartu zuen. 8:35.48 denborarekin, laugarren postua eskuratu zuen.
Azkenik, Lucia Paradak eta Irati Agirrezabalek 200 metroko lasterketan parte hartu zuten 20 urtez azpiko mailan, 26.01eko eta 26.69eko denborak eginez hurrenez hurren, bosgarren eta zazpigarren sailkatuz.
Hortaz, asteburu bikaina Orioko Kamal Ziani Atletismo Klubeko korrikalari gazteentzat.