Djiara Ndao bigarren parte hartze libreko atletismo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Parte hartze libreko atletismo txapelketa jokatu zen atzo Ordizian, eta Kamel Ziani atletismo klubeko korrikalariek emaitza politak lortu zituzten.

Atzo, larunbata, 16:40etik aurrera Ordiziako Altamira estadioan parte hartze libreko atletismo txapelketa jokatu zen. Djiara Ndao bigarren izan zen 400 metroko lasterketan, 57.43 denborarekin, bere marka pertsonala hobetuz eta bide batez Espainiako Txapelketan parte harzeko gutxieneko denbora lortuz.

Naroa Azkue, berriz, laugarren izan zen 59.54 denbora eginez. Horrek ere bere marka pertsonala hobetu zuen. Irati Agirrezabalek 1:01.67 denborarekin amaitu zuen lasterketa, bere marka pertsonala gaindituz. Eta Elaia Lasartek eta Julene Iturriozek 1:06:70 eta 1:08.58 denborekin  amaitu zuten 400 metroko lasterketa.

Bestalde, Xare Elortzak 2.000 metroko oztopo-lasterketan parte hartu zuen 8:12.92 denborarekin. Eta, azkenik, Auritz Amenabarrek 1.500 metroko oztopo-lasterketa 5:15.14 denborarekin amaitu zuen, bosgarren tokian geratuz.

Beraz, asteburu bikaina, berriro ere, Kamel Ziani atletismo taldeko korrikalari gazteentzat.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide