Gipuzkoako Atletismo Txapelketa jokatu zen atzo, larunbat goizez eta arratsaldez, Arrasateko (Gipuzkoa) Mojategi estadioan. Naroa Azcuek lehenengo aldiz 400 metro hesiko lasterketan parte hartu zuen, 20 urtez azpiko kategorian, eta urrezko domina eskuratu zuen, 1:06:27 denborarekin, Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko denboratik (1:05:50) oso hurbil geratuz.
Djiara Ndaok, berriz, 200 metroko lasterketan parte hartu zuen, 18 urtez azpiko mailan. Maila horretan, lehenengo postua eskuratu zuen, 25:92 denborarekin bere marka pertsonala hobetuz (26:44) eta Gipuzkoako txapeldun geratuz.
Bestalde, Ibai Aguirrezabal bigarren izan zen 100 metroko distantzian, 23 urtez azpiko kategorian, 11:12 denborarekin, bere marka pertsonala (11:33) hobetuz. Eta Irati Aguirrezabalek zilarrezko domina lortu zuen, 200 metroko distantzian, 20 urtez azpiko kategorian, 26:35 denborarekin, bere marka pertsonala hobetuz, eta Gipuzkoako azpitxapeldun geratuz.
Beraz, Kamel Zianik esan bezala, "txapelketa egun handia izan da, marka pertsonal askorekin eta taldearentzat emaitza bikainekin".