Alberto Rebollo Europako Indoor Atletismo Master Txapelketan izan da Polonian

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko apirilaren 16a

Pasa den martxoaren 26an hasi eta apirilaren 2rarte jokatu zen Europako Atletismo Master Txapelketa Torunen (Polonia) Kujawsko Pomourska Arena Toruneko pista estalian eta bertan izan zen Alberto Rebollo korrikalari oriotarra. 

Hirumila laurehun eta berrogeita zazpi atleta europearrek parte hartu zuten martxoaren 26tik apirilaren 2arte Torunen(Polonia) jokatu zen Europako Atletismo Master Txapelketan. Horietatik 261 espainiarrak izan ziren (175 gizon eta 86 emakume). Horien artean, azpimarratzekoa da Alberto Rebollo atleta oriotarraren parte hartzea. Hain zuzen ere, Albertok 60 metroko distantzian parte hartu zuen 9:13 denborarekin. 200 metroko lasterketan ere parte hartu zuen 30:78 denbora eginez eta azkenik, 400 metroko distantzia 1:09:64 denborarekin amaitu zuen.

"Maila haundiko txapelketa, ondo konpetitutakoa eta esperientzi ederra izan da" adierazi dio Albertok Gukari. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide