Alberto Rebollo, Kemen Kirol Elkarteko korrikalari oriotarra, bigarren postuan geratu zen joan den asteburuan Guadalajaran (Espainia) jokatutako erkidegoen arteko Atletismo Egokituaren Espainiako Txapelketa Absolutoan.
Larunbatean 100 metroko distantzian bigarren izan zen, 14:74 denborarekin, eta 200 metroko lasterketan ere, bigarren, 30:22 denbora eginez.
Igandean, ordea, haizea arerio izan zuen eta, ondorioz, 400 metroko distantzian laugarren izan zen, 1:10.33 denbora eginez eta 100 metroko distantzian, berriz, bosgarren 15:20 denborarekin.
Asteburu neketsua eta, aldi berean, zoriontsua Alberto Rebollo atleta oriotarrarentzat.