Djiara Ndao atleta oriotarrak hirugarren postua lortu zuen larunbatean Antequeran (Malaga) jokatutako Espainiako Short Track Atletismo Txapelketako finalerdian, 18 urtez azpiko kategorian, 400 metroko distantzian, 57:88 denbora eginez eta, bide batez, bere marka pertsonala hobetuz segundo batean.
Bestalde, igandean, 08:30ean jokatu zen Bartzelonako maratoia, eta bertan parte hartu zuten Kamel Ziani Atletismo taldeko Jokin eta Imanol Bellido anaiek. Jokinek sekulako lasterketa egin zuen. Guztira, 90. postuan geratu zen, 32.000 korrikalarien artean, 2:27.56 denbora eginda eta bere marka pertsonala hobetuz. Imanolen denbora, berriz, 2:43.16 izan zen eta honek ere bere marka pertsonala gainditu zuen.
Asteburu bikaina, beraz, Kamel Ziani Atletismo taldeko korrikalarientzat.