Itxaso Manzanas txapeldun Gipuzkoako Judo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Txapelketa joan den igandean jokatu zen Urnietako Udal Kiroldegian, eta judoka oriotarra 44 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen.

Itxaso Manzanas,  Lizardi Judo Klubeko kirolari oriotarra,  lehenengo postuan geratu zen igandean jokatutako Gipuzkoako Judo Txapelketan, 44 kiloz azpiko kategorian, kadete mailan.

Lehia gogorra izan bazen ere, Manzanasek balentriaz jokatu zuen, eta urrezko domina eskuratu zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide