Atzo, larunbata, egun osoan zehar, 10:00etik 18:30era, jokatu zen Gipuzkoako AtletismoTxapelketa Donostiako Anoetako pista estalian, eta Kamel Ziani atletismo taldeko atletek emaitza bikainak lortu zituzten. Naroa Azkue lehenengo tokian geratu zen 400 metroko distantzian, 20 urtez azpiko kategorian, 59:83 denborarekin, urrezko domina eskuratuz. Djiara Ndao, berriz, bigarren geratu zen 400 metroko distantzian, 18 urtez azpiko mailan, 58:20 denbora eginez eta bere marka pertsonala hobetuz, bide batez. Gainera, Djiarak Malagan jokatuko den Espainiako AtletimoTxapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora lortu du. Eta Irati Agirrezabalek brontzezko domina lortu zuen 200 metroko distantzian, 20 urtez azpiko kategorian, 26.96 denbora eginez.
Bestalde, Elaia Lasartek 800 metroko lasterketan parte hartu zuen, 18 urtez azpiko kategorian, 2:41.79 denborarekin eta Xare Elortzak, berriz, 5:38.56 minutu behar izan zituen 1500 metroko distantzia burutzeko, honek ere, 18 urtez azpiko kategorian.
Azkenik, esan, Josu Solaberrietak lasterketa bikaina egin zuela, 1.500 metroko distantzian, 4:30.43 denborarekin, aurtengo denboraldiko bere marka hobetuz.