Alberto Rebollok Donostiako Urrezko Kirol Txartela 2025 jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Astelehenean, Donostiako Udaleko pleno aretoan banatu zituzten Donostia Kirola saileko Urrezko Kirol Txarterlak 2025 eta, guztira, 82 izan ziren kirol txartela eskuratu zutenak.  Horien artean, Alberto Rebollo oriotarrak jaso zuen saria kirol egokituan. 

Alberto Rebollok Urrezko Kirol Txartela eskuratu zuen astelehenean Donostiako Udaleko pleno aretoan izandako Kirol Txartelaren sari banaketaren 12. edizioan. Urrezko txartela, estatuko nahiz nazioarteko txapelketetan, Kemen Kirol Elkartearen izenean atletismo egokituan egindako lorpenengatik jaso du Rebollok. 

Guztira, Donostia Kirola sailak 82 Urrezko Kirol txartel banatu ditu aurtengo edizioan. Sarituen artean 77 txartel kirolarien artean banatu ziren, eta bost kirol elkarteek jaso zituzten. Urrezko Kirol Txartelaren bitartez, Rebollok Donostiako kirol instalazioak dohainik erabiltzeko aukera izango du.

Donostiako Urrezko Kirol Txartela eskuratu izanak kirol arloan oriotarrak egindako lorpenak, esfortzua, eta errendimendua isladatzen ditu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide