Djiara Ndao bigarren eta Lucia Parada hirugarren Euskadiko Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Larunbatean jokatu zen Donostiako Anoeta belodromoan 16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Atletismo Txapelketa, eta bertan parte hartu zuten Kamel Ziani atletismo taldeko atleta gazteek.

Larunbatean, egun osoan zehar jokatu zen 16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Atletismo Txapelketa Donostiako Anoetako pista estalian, eta Kamel Ziani taldeko korrikalariek emaitza bikainak lortu zituzten. Djiara Ndaok zilarrezko domina eskuratu zuen 400 metroko distantzian, hemezortzi urtez azpiko kategorian, 58:91 denborarekin eta Lucia Paradak, berriz, brontzezko domina 58:49 denbora eginez, 20 urtez azpiko kategorian eta 400 metroko distantzian.

Bestalde, Orioko Kamel Ziani taldeko Naroa Azkuek eta Irati Agirrezabalek ere parte hartu zuten 400 metroko distantzian, 20 urtez azpiko kategorian, 1:00.72 eta 1:05.36 denborak eginez, hurrenez hurren. 

Eta azkenik, esan, Auritz Amenabar korrikalari oriotar gazteak 600 metroko lasterketan parte hartu zuela, 16 urtez azpiko kategorian, 1:30.34 denborarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide