Alberto Rebollo oriotarrak (Tolosa CF) lehenengo postua eskuratu zuen M40 kategorian, 400 metroko distantzian, 1:07;33 denborarekin. 60 metroko distantzia egiteko 8"73 behar izan zituen eta 200 metro berriz, 29"47 denborarekin amaitu zuen, 60 metroko eta 200 metroko lasterketetan bigarren tokian geratuz.
Beraz, urte hasiera bikaina izan da Alberto Rebollo korrikalari oriotarrarentzat.