Itsaso Manzanas, hamar onenen artean kadeteen Espainiako XV. Superkopan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Eskuinetik bigarrena da Itsaso Manzanas. (Utzitakoa)

Txapelketa atzo jokatu zuten, Iruñan, eta kirolari gaztea 44 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen.

Itsaso Manzanas judoa oriotarra hamar onenen artean sailkatu da kadeteetan Espainiako XV. Superkopan. Zehazki, zazpigarren izan da Lizardi klubeko kirolari gaztea 44 kiloz azpiko kategorian.

Txapelketa hori Iruñan jokatu zen, atzo, larunbata, eta aldi berean, Nazioarteko 28. Eguberri Txapelketa ere izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide