Nafarroako III CEH Judo Txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean Iruñeako (Nafarroa) Anaitasuna kiroldegian, eta Judo Klub Lizardi taldeko Itxaso Manzanas oriotarra bigarren izan zen 44 kiloko kategorian, kadeteetan.
Maila bakoitzeko partaidetza 130tik gorakoa izan zen. Euskal Herritik etorritakoez gain, Errioxa, Andorra eta Aragoiko judokak izan ziren protagonista. Kadete mailako txapelketa arratsaldeko 16:00etan hasi eta 19:30ean amaitu zen. Bost tatami erabili ziren, eta lehia bakoitzak lau minutu iraun zuen. 19.30ean banatu zituzten dominak.
Oraingo honetan, Itxaso Manzanas judokak Eva Manzanas ahizpa izan zuen alboan uneoro laguntzaile-entrenatzaile gisa.